Fantasiazko esta Beldurrezko Zinemaren XXV. astea iritsi da! Eta aurten, inaugurazioa Kirol-proba izango da… Zonbi izpirituarekin, noski…

Zombie Walk donostiarra bueltan da! Poteo of The Dead eta Danborrada Z ostean, aurten ere, hurbileko ohitura bat zonbifikatuko dugu. Gure biktima berria: Behobia-Donostia lasterketa. Bai! Aurten hildakoak euren hilobietatik altxatuko dira, baina ez oinez ibiltzeko, korrika egiteko baizik… Ahal duten heinean, noski.

Hain korrikalari azkarrentzat maratoi formatua luzeegia izango zenez, ibilbidea laburtzea erabaki dugu eta bulebarrean jarriko dugu energia guztia, Bretxan hasi eta Kioskoan amaituz. Eta ez, irabaztea edo lehena izateak ez du axola, baina parte hartzeak… Horrek, bai, bere saria izango du…

Etor zaitezte! Lehen100 izen-emateek Behobia-San Sebastián Zombie Kamiseta ofiziala lortuko dute.

Eguna: urriak 25.
Makillaje gunearen hasiera ordua: 16:30.
Behobia Zren hasiera ordua: 19:30.
Lekua: Bulebarreko kioskoa.

Nombre y apellidos / Izen-abizenak

Email / Emaila

Comentarios / Iruzkinak

captcha