ZOMBIE-BSS-OK

Ongi etorri gure lasterketa berezira, non lehena izateak ez du axola. Hildako-ibiltariek ez baitakite zenbatzen…

Zombie Walk donostiarra bueltan da! Poteo of The Dead eta Danborrada Z ostean, aurten ere, hurbileko ohitura bat zonbifikatuko dugu. Gure biktima berria: Behobia-Donostia lasterketa. Bai! Oraingoan hildakoak euren hilobietatik altxatuko dira, baina ez oinez ibiltzeko, korrika egiteko baizik… Ahal duten heinean, noski.

Korrikalari hain azkarrentzat maratoi formatua luzeegia izango zenez, ibilbidea laburtzea erabaki dugu eta Bulebarrean jarriko dugu energia guztia: Bretxan hasi eta Kioskoan amaituz. Eta ez, irabazteak edo lehena izateak ez du axola, baina parte hartzeak… Horrek bai, bere saria izango du…

Behobia-San Sebastián Zombie #teaser1 from Nekrogune on Vimeo.