Aurten ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Asteko kantera indartu nahi dugu. Eta nola egingo dugu? Eskulanez beteriko tailerra antolatuz, haurrek Behobia Z lasterketa kolorez bete dezaten!

Tailerra bi espaziotan banatuko da. Alde batetik BehobiaZtxiki gunea, non haurrek zonbi makillajea egiten ikasiko duten. Gainera euren lasterketa-dortsalak sortzeko materialak izango dituzte. Behar duten guztia benetako zombi-atleta bilaka daitezen!

Bestalde, Zombie-cup gunea izango dugu. Helduentzako Behobia Zak hainbat trofeo izango ditu lasterkarientzat, eta espazio honetan, gure korrikalari gazteek trofeo horietako bat sortuko dute. Birziklaturiko materialetan oinarritutako dekorazio-kreatiboa!